Eskubaloi Kopako partiden ordutegiak erabaki ditu federazioak
Bera Berak martxoaren 14an, 20:15ean jokatuko du Zuazoren aurka; kluba ez dago pozik egokitutako orduarekin.
Martxoaren 14tik 16ra bitartean jokatuko dute XXXV. Eskubaloi Kopa, eta asteartean zozketa egin ondoren, ordutegiak zehaztu dituzte jada. Zehazki, Alcobendaseko Amaya Valdemoro kiroldegian jokatuko dituzte zazpi partidak. Bera Bera ez dago gustura erabakitako ordutegiekin, denbora tarte txikia izango baitu atseden hartzeko, irabaziz gero. Beraz, Espainiako Eskubaloi Federazioari ordutegiak finkatzeko zein irizpideen erabili dituen galdetu dio Donostiako taldeak. Konpetizio Sailak Bera Bera Eskubaloiari azaldu dizkio kontutan hartu diren irizpideak: Zozketaren emaitza, telebistarekin hartutako konpromisoak eta antolatzaileek hartutako erabakiak. Horrela, etxeko taldeak, Alcobendasek, 18:00etan jokatu nahi zuen, eta euren ustez, Elx- Rocasa Ace Gran Canaria taldeen arteko partidak gainontzekoek baino jende gehiago erakarriko du, ostiralean, 15:45ean. Bera Berak erantzun du ulertzen duela antolatzaileak lehentasuna izatea baita Teledeportek zuzenean eskainiko duen final-erdia bakarra berak joka lezakeena izatea; hala ere, Bera Berak adierazi dio federazioari desegokia ikusten duela hurrengo egunean Kopako final-erdia jokatzerakoan talde batek zortzi ordu baino gehiagoko atsedena izatea, eta hori saihesteko modua bazegoela.
Edonola, aldaketarik ezean, ordutegiak federazioak erabakitakoak izango dira.
XXXV. Eskubaloi Kopa:
Martxoak 14
- 12:00. Mar Alicante – Atletico Guardes
- 15:45. Elx – Rocasa Ace Gran Canaria
- 18:00. Alcobendas – Porriño
- 20:15. Bera Bera – Zuazo Barakaldo
- 13:30. Aurreko eguneko irabazleen arteko partidak.
- 13:00. Finala.