Olatu handiak, euria eta haizea asteburuan
Iragarpenen arabera, inauterien asteburuak eguraldi nahasia eta umela ekarriko du. Olatu handiak espero dituzte, 6 eta 7 metro artekoak, eta alerta laranja eman dute bihar eguerdian. Larunbateko 19:00ak arte mantenduko dute alerta, eta kostaldean adi egoteko eskatu dute. Haize ufada gogorrak eta euri zaparradak ere iragarri dituzte, eta abisu horia ezarri dute.