'Arraroa ni ez, gaixotasuna bai' leloa zabaldu dute Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunean
Gipuzkoa plazan eta Donostia Ospitalean informazioa zabaldu dute hainbat elkartek.
Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, informazio eta sentsibilizazio jarduerak egin dituzte hainbat elkartek. Donostian, Gipuzkoa plazan eta Donostia Ospitalean jarri dituzte informazio guneak, eta Arraroa ni ez, gaixotasuna bai leloa zabaldu dute. FEDER eta Gure Nahia elkarteek bat egin dute jarduerarekin, besteak beste. Azken batean, herritarrek gaixotasun arraroen berri izatea da euren helburua, eta informazioa banatzen aritu dira ingurutik igarotzen zirenen artean. Udalak ere bat egin du elkarteekin, eta pankarta handi bat jarri du udaletxearen kanpoaldean.