Doinu sataniko eta rockeroek hartuko dute gaur Le Bukowski
Horisont eta Twin Wolf taldeek joko dute gaur Le Bukowskin. Suediatik datoz lehenak, eta Katalunia eta Euskal Herritik bigarrenak. Gainera, Twin Wolf laukotean bada etxeko bat, Pepo Villena bateria jotzaile añorgatarra. Dead Meadow, Black Sabbath, Pentagram eta Electric Wizard taldeak maite dituzte, eta beraien abestietan nabarmena da haien eragina.
Horisontek blues eta psikodelia notak nahasten ditu rock klasikoarekin. Suediera eta ingelesa tartekatzen dute 70eko hamarkada gogora dakarren kantetan. Tva Sidor Av Horisonten izena du boskotearen lehen diskoak.
Sarrerak 10 eurotan izango dira salgai, eta 20:00etan hasiko da lehen kontzertua. Bi taldeen emanaldien ondoren Cobra Kay DJak girotuko du gaua.
Malkoetatik odola darion moja bat da gaur (ostirala) Le Bukowskin egingo duten Festa Satanikoaren irudia. Zergatik satanikoa? Ba inauteri giroan gaude, eta zein mozorro aukeratuko dute bestela 70eko rocka maite bi taldek?