Aldamioa gainera erorita, harrapatuta gelditu dira hiru lagunak.
Langile bat hil da eta beste bi larri zaurituta daude, lanean ari zirela etxeak eraikitzeko aldamio bat gainera erorita. Hala jakinarazi du SOS Deiak zerbitzuak, Twitter bidez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:00etan izan da istripua, Errotaburuko Amerika plazan.