Lilatoirako laguntzaileak behar dituzte
Igandeko lasterketan 3.500 emakume baino gehiagok parte hartuko dute, eta antolakuntzarako laguntza eskatu dute.
Emakumeen 5 kilometroko lasterketa bereziak hiriko erdialdeko kaleak hartuko ditu berriro ere. Izan ere, 2014ko Lilatoia igande goizean jokatuko dute, eta 3.500 emakume baino gehiago arituko dira korrika. Urtez urte lasterketak geroz eta partaidetza handiagoa lortzen du, eta Lilaton Taldeak jakinarazi duenez, iganderako laguntzaileak behar dituzte. Lasterketa handitzen ari den heinean, lagun gehiago behar dituzte lehiaren egunean lan egiteko, eta aurten jende faltan dabiltza, 9:00etatik 13:00etara aritzeko. Laguntzeko prest dagoenak lilatoncarrera@gmail.com posta elektronikora idatz dezake, eta bertan izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia jarri beharko ditu, asegurua egiteko.