Txillardegiren omenez Lasala plazan jarritako plakak kendu dituzte
Aurreko udalbatzarrean onartu zuten Lasala plazako lehoiaren eskulturan jarritako plakak kentzea. Urtarrilean jarri zituzten, orduan egin baitzioten omenaldia Txillardegiri hainbat senide eta euskaltzalek.
PSE-EEri ez zitzaion ondo iruditu orduan, eta behin eta berriz eskatu dute kentzeko. Marisol Garmendia, zinegotzi sozialistak adierazi duenez, “gainerako alderdien eta hainbat herritarren kexuei esker bada ere, pozgarria da jaramon egin izana. Hiriko plaza eta kaleak donostiar guztienak dira, eta ez Bildurenak bakarrik”.