200 loiolatar baino gehiagok Eusko Jaurlaritzari bere hitza bete dezan eskatu diote
Kultur etxetik abiatuta, Loiolako tren geltokiko lanak bukatzeko eskatzeko manifestazioa egin dute.
Loiolako Euskotrenen geltokiko lanak 2010ean hasi ziren eta gaur egun geldirik daude. Orduan Eusko Jaurlaritzako kontseilari ordea zen Ernesto Gasco, Odon Elorza eta erakundetako hainbat ordezkari Loiolara joan ziren 2011n biaduktua bukatuko zutela eta geltoki berria 2013rako martxan egongo zela azaltzeko. Baina hori ez da hala izan. “Behin behineko horma eraiki da soilik eta ingurua egoera penagarri batean dago eta horregatik hainbat eragozpen sortu dira”, salatu du Loiolako auzo elkarteak. “Gainera, epe honetan lanak denbora luzez geldirik egon dira eta auzotarroi ez zaigu inolako azalpenik eman”. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako ordezkari batekin izan zuten bilera otsaila bukaeran eta honek ez zien “ezer argitu”. Gainera, Jaurlaritzako 2014ko aurrekontuan lanekin jarraitzeko dirurik ez dagoela aurreikusita esan zien.
Horrenbestez, gaur kalera irten dira eta Loiola existe! Lanak bukatu! lelopean manifestazioa egin dute auzoko kaletatik barrena. 200 loiolatar baino gehiagok parte hartu dute, euren haserrea agertzeko eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzeko, bere hitza bete dezan eskatuz.
Bestalde, udaleko talde politiko eta udal instituzioei dei egin diete gai hau konpontze aldera beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.
Gaurkoa izan da Loiolako auzo elkarteak egindako lehenengo mobilizazioa eta hurrengo egunetan beste hainbeste egingo dituztela adierazi dute. “Mobilizazio hauek denboran mugagabeak izango dira eta hauen intentsitatea eta ondorioak Eusko Jaurlaritzaren erantzunari egokituko zaizkio”.
- Loiolatarrek Euskotreneko lanak bukatzeko eskatu dute. (Argazkia: L.Ferreira)