Bulebarra laranja-koloreko puxikez bete nahi dute martxoaren 15eko Konpromiso Egunean
Libre dinamikaren baitan, duele bi hilabete donostiarrek beraiek harturiko konpromisoz beteriko eguna antolatzeko asmoa azaldu zuten. Otsaila hasieran herritarrek martxoaren 15eko Konpromiso Eguneko egitarauan parte hartzeko deia zabaldu zuten, eta gaur, Dokan, agerraldia egin dute azken asteotan jaso dituzten ekarpenekin osatu duten egitarauaren berri emateko. Bertan izan dira eguneko egitarauaren osaketan ekarpena egin duten pertsonak eta epaiketa politikoetan auzipetuak.
“Aste hauetan asko izan dira auzo ezberdinetatik jaso ditugun proposamenak eta lortutako emaitza oparoa azaltzera gatoz”. Datorren larunbateko egitaraua, beste jarduera askoren artean, musikaz, tailerrez eta haur jolasez osatuta dago. Egunean zehar hiru gune nagusi egongo dira. Bulebarrean bi karpa jarriko dituzte: batetik, karpa handia, eta bestetik, karpa txikia. Azken honetan aurkezpenak zein erakusketak egingo dituzte. Hirugarren gunea Trinitate enparantza izango da. Bertan bertso pilota saioa eskainiko da arratsaldean eta egun osoan zehar Parte Zaharreko kale eta tabernetan musika saioak izango dira nagusi.
Hala ere, Konpromiso Egunaren ardatza 13:00etan Baietz Bulebarra bete ekimena izango da. Helburua Bulebar osoa milaka lagunez betetzea izango da eta antolatutako puxika jolasa bideratuko dute. Honela, donostiar guztiei dei berezia luzatu diete 11.30etatik aurrera Bulebarrean azal daitezen, bakoitzak bere puxika handia hartu eta antolaketan lagun dezan. Erronka Bulebarra puxika laranjez betetzea da. “Horixe izango da konpromisoa azaltzeko modua. Madrilen epaituak izan diren bederatzi auziperatuekiko elkartasuna adieraziko da. Madrilgo Auzitegi Nazionalean donostiar hauekin batera beraien militantzia poltikoa epaitua izan da eta urtetarako espetxeratze zigor mehatxupean daude. Mugitzen ez bagara, espetxeratuko dituzte. Gure nahia besotik elkar lotu eta harresi gaindiezina osatzen hastea da”. Horretarako, norberaren konpromisoa beharrezkoa dela eta inor ez dagoela soberan azpimarratu dute: “Guztion indarrak elkartuz, injustizia hauekin amaitzea lortuko dugu”. horretarako norberaren konpromisoa beharrezkoa da. inor ez dago soberan, guztion indarra elkartuz, injustizia hauekin amaitzea lortuko dugu.
[box]
MARTXOAREN 15EKO KONPROMISO EGUNAREN EGITARAUA
- Bulebarreko karpa handia: 11:00 – 17:00
- Bulebarreko karpa txikia
- Trinitate Enparantza
- Kontzertuak tabernetan
- Bertso musikatua
- Kalean