Raul Gomezek eta Claudia Behobidek irabazi dute Aingeru Zaindariaren XI. Igoera
Begoña Julian altzatarra hirugarrena izan da emakumezkoetan, eta gizonezkoetan Aitor Etxeberria igeldotarrak bigarren lekuan gelditu da.
Urtero bezala, Ibaetako jaien egitarauaren barruan, Aingeru Zaindariaren XI. Igoera jokatu dute. Lasterketa 17:00etan hasi da eta partaideek 6,1 kilometro egin dituzte. Auzotik zehar bi bira eman ondoren, Aingeru Zaindariaren ermitan bukatu dute. Eguzkia batzuentzat lagun izan den arren, beste askok lasterketa gogorra izan dela aitortu dute, bereziki ermitarako bide aldapatsua.
Lasterketa amaitu bezain laster, irabazleen izenak eta sailkapena eman dute:
Emakumeen sailkapena:
- Claudaia Behobide (Hondarribia).
- Nerea Amilibia (Aia).
- Begoña Julian (Altza).
- Marina Gonzalez (Irun).
- Esther Estefania (Errenteria).
- Raul Gomez (Lasarte).
- Aitor Etxeberria (Igeldo).
- Raul Tejado (Lasarte).
- Victor Madejon (Irun).
- Borja Romero (Lasarte).