Intxaurrondoko erretiratuen etxeko irisgarritasuna hobetzeko eskatu du EAJk
EAJk interpelazio bat aurkeztu du Intxaurrondoko erretiratuen etxe moduan egokitutako lokalen irisgarritasuna hobetzeko eskatuz. “Intxaurrondoko erretiratuen etxeak bi lokal ditu eta biek irisgarritasun arazo larriak dituzte, bai Txaparreneko bai Intxaurrondo kaleko sarreratik”, nabarmendu du Martin Ibabe zinegotzi jeltzaleak.
Ibaberen arabera, ez dago sarrera errazteko arrapalarik eta horrek eragozpen handiak sortzen dizkie erretiratuei eta baita euren senitarteko eta zaintzaileei ere. Urte luzez egindako eskaera da Intxaurrondokoa, baina “egoera asko luzatzen ari da eta Donostiako Udalak irtenbidea eman beharko lioke”, nabarmendu du Ibabek.