Iurgi Mendinuetari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote
Frantziako poliziak Montpellierren atxilotu zuen 2009ko urrian, eta ETAko kide izatea egotzita espetxeratu zuten.
ETAren zuloen arduradun izatea egotzi diote Iurgi Mendinueta donostiarrari, eta Parisko Auzitegiak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio. Joanes Larretxearekin batera atxilotu zuten Mendinuetan, Montpellierretik iparraldera dagoen Rivieres herrian. Trukatutako matrikulak zituen auto batean zihoazela zabaldu zuten polizia iturriek. Haiek atxilotzearekin batera, ustez ETArena den gordeleku bat ere atzeman zuten. Berri agentzien arabera, Larretxeak eta Mendinuetak bi pistola, material informatikoa zein nortasun agiri faltsuak zituzten atxiloketaren unean. Zuloan, berriz, armak, lehergaia eta bonba-autoak egiteko materiala zegoela zabaldu zuen Espainiako Barne Ministerioak. Azaroan berriz epaituko dute Mendinueta. Armak eta matrikulak lapurtu izana egotzi diote.