Parkeetan eta kalean ere, euskaraz
Parketarrak egitasmoak haurrek euskara parke eta jolasguneetan erabiltzea du helburu.
hemen kontsulta daiteke.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanari esker, Parketarrak egitasmoa hirugarren urtez abian jarri dute. Urtxintxa eskolak kudeatzen du, eta umeak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzeko egin dute. Duela bi urte lehendabizikoz antolatu zen, Martutenen. Arrakasta ikusita, iaz jarraipena eman zitzaion eta aurten egitasmoa zortzi auzotara zabaldu dute: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Martutene, Loiolako Erriberak, Amara Berri, Añorga eta Parte Zaharra.
Gaurkoan, Parte Zaharreko Zuloaga plazan egin dute urteko bigarren saioa. Eskolatik atera bezain laster, haur ugari bildu dira bertan eta Urtxintxa taldeko bi begiraleekin abestu eta dantzatuz hasi dute saioa. Egitasmoa bi programatan banatuta dago: bata, zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko umeentzat; eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Lehenengo, beraz, txikiek, euren alboan gurasoak zituztela, euskaraz jolasteko aukera izan dute. Ondoren, 6 eta 9 urte bitarteko haurren txanda izan da. Jolasen bidez, hizkuntza lantzeaz gain, euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotu nahi dute. Azken batean, euskara esparru guztietan erabil dezaketela erakutsi nahi diete haurrei, gaztelerara jotzeko joera murriztuz.
Aurten hiru txanda antolatu dira: martxoan, maiatza eta ekaina bitartean eta urrian. Txanda bakoitzak lau saio izango ditu (astero bat) 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beste lau 6-9 urtekoentzat. Lehenengo txandako saioen egutegia