Udaberriko Lasterketak 2.000 korrikalarirentzako tokia izango du
Donostiarrakek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako 10 kilometroko lasterketak hiriko kaleak zeharkatuko ditu, igandean.
izena emateko epea zabalik dago, ostiralera arte; izan ere, aurten, 2.000 lagunek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Hala, dortsalak soberan geratu ezkero, larunbatean bertan ere izena emateko aukera egongo da.
Urtero legez, 1 zenbakidun dortsalak banatu dituzte aurkezpenean. Aurtengoan, Asier Cuevas eibartarra eta Claudia Behobide hondarribiarra izan dira korrikalari sarituak. Biek parte hartu izan dute lasterketan, eta pozez jaso dute saria. Bestetik, 0 zenbakidun dortsalak jaso dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeak honakoak izan dira: Amigos Solidarios eta Algara Clown. Lehena, Ugandan ari da lanean, eta bigarrenak, berriz, Donostia Ospitaleko haurrak alaitzen dihardu. Zehazki, gainera, lasterketaren kartelak bi elkarteei aipamena egiten die, pailazo bat eta Ugandako ume bat eskutik helduta korrika irudikatuz.
Udaberriko XII. Lasterketa jokatuko dute igandean, 10:00etan. Donostiarrak Atletismo Taldeak antolatzen du urtero 10 kilometroko lehia, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, eta gaur aurkeztu dute. Bertan jakinarazi dutenez, oraindik ere