Eskubaloi Kopa jokatuko du Bera Berak asteburuan
Zuazo Barakaldoren aurka jokatuko du lehen partida Donostiako taldeak, bihar, 20:15ean.
Iritsi da esperotako asteburua, bihar bertan hasiko da XXXV. Eskubaloi Kopa, eta igandera arte hainbat partida jasoko ditu. Bera Berak 20:15ean jokatuko du Zuazoren aurka, baina aurretik, beste hiru partiden txanda izango da: Mar Alicante – Atletico Guardes (12:00), Elx – Rocasa Ace Gran Canaria (15:45) eta Alcobendas – Porriño (18:00). Alcobendaseko Amaya Valdemoro kiroldegian jokatuko dituzte partida guztiak.
Kopa beti izan da Bera Beraren lehia kuttuna, eta oraingoan, gainera, irabazteko aukera handiak ditu Ligan egiten ari den lan ona ikusita. Bera Berak Zuazoren aurkako final-laurdenetako partida irabaziz gero, Mar Alicante eta Atletico Guardes partidako irabazlea izango du aurkari.
Larunbateko eta igandeko partida guztiak Teledeporten ikusteko aukera egongo da; larunbateko lehen finalerdia eta igandeko finala, zuzenean.
XXXV. Eskubaloi Kopa:
Bihar, martxoak 14
- 12:00. Mar Alicante – Atletico Guardes
- 15:45. Elx – Rocasa Ace Gran Canaria
- 18:00. Alcobendas – Porriño
- 20:15. Bera Bera – Zuazo Barakaldo
- 13:30. Aurreko eguneko irabazleen arteko partidak.
- 13:00. Finala.

