Traineruarekin eta batelarekin lehiatuko da Donostiarra
Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunalditan eta San Pedroko estropadan parte hartuko dute klubeko arraunlariek.
Donostiarra Arraun Elkarteak nahiko lan izango du asteburuan. Izan ere, batel zein traineruarekin aritu beharko du arraunean. Gipuzkoako Batel Ligari dagokionean, bi jardunaldi izango ditu; larunbatean, estropadak Zokoan izango dira, 15:30ean; igandean, berriz, Trintxerpe izango da lehiaren lekuko, 10:30ean. Traineruari dagokionean, larunbatean, 17:00etan izango da lehia, Pasaian, eta Donostiarrak bi ontzi uretaratuko ditu.

