‘Circles/Krugovi’ filmaren irudi bat.
‘Circles/Krugovi’ izena du Srdan Golubovik zuzendariaren lan berriak. Viktoria Eugenian proiektatuko dute, apirilaren 4an.
Gerra batek pertsonengan sortzen dituen zauriei buruzko istorioa ekarriko du Srdan Golubovik zuzendariak Donostiara. Giza Eskubideen Zinemaldia bere film batekin inauguratuko dute apirilaren 4an.
Circles/Krugovi lanean 1993. urtera egin du atzera. Marko izeneko gazte serbiar batek hiru soldadu ikusiko ditu gazte musulman bat jipoitzen. Gaztea defendatzen saiatzen da, eta soldaduek Marko hil egingo dute. Hamabost urte geroago, haren hiltzaileetako bat Markoren aitarengana joko du lan bila.
Apirilaren 4tik 11ra hainbat film ikusteko aukera emango du jaialdiak.
Juanmi Gutierrezek okupa mugimenduari buruzko dokumentala aurkeztuko du:
Ateak zabalduz. Okupei buruzko aurreiritzien azpian gordetzen den errealitatea plazaratzen saiatu da Gutierrez bere film berrian.
Patriarkatua eta genero identitateari buruzko film bat ekarriko du
Fernando Bermudezek:
El bumbum. Argentinako nekazaritza eremu batean girotutako lana da. Antonio bere lehen haurra mutila izatea nahi du. Azkenean, ordea, neska izango da. Jaiotzetik mutil baten nortasuna izatera behartuko du.
Ander Iriartek indarkeriak Oiartzunen izan duen eragina islatu nahi izan du
Echevarriatik Etxeberriara. Oiartzun: Indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak dokumentalean. Indarkeriak ezker abertzalearengan izan duen eragina aztertuko du zehazki.
Medikuntza, monopolioa eta patente farmazeutikoei buruzko lana Indiatik iritsiko da.
Dylan Mohan Gray zuzendariak
Fire in the Blood filma aurkeztuko du jaialdian. 1996. urte inguruan Mendebaldeko enpresa handiek HIESAren aurkako kostu baxuko botikak eskuratzea eragotzi zietela kontatzen du filmak.
Pussy Riot musika taldeaari buruzko dokumental bat (
Pussy riot: a punk prayer), bizitzeko organoen merkatu beltzari buruzko film bat (
Tales from the organ trade), Lech Walesa lider sindikalaren gaineko lan bat (
Walesa), duintasunez hiltzeko eskubideari buruzko istorio bat (
Miele) eta iraultza sandinistari buruzko film bat (
Princesas rojas).
Hauek dira jaialdiaren sail ofizialean ikusi ahal izango diren lanen aurrerapen bat. Laster emango dute jaialdiaren inguruan egingo diren erakusketa, mahai-inguru eta beste jardueren berri.
-
-
‘Ateak zabalduz’
-
-
‘Circles’
-
-
‘Echevarriatik Etxeberriara’
-
-
‘El Bumbun’
-
-
‘Fire in the Blood’
-
-
‘Miele’
-
-
‘Princesas rojas’
-
-
‘Pussy Riot: a punk prayer’
-
-
‘Tales from the Organ Trade’
-
-
‘Walesa’