Bera Bera Eskubaloia Espainiako Koparen finalerdietan da, Zuazo garaitu ondoren (18-29)
Iaz eskuratutako Erreginaren Kopa berriz ere lortzeko lehen urratsa egin du gaur Alcobendasen Bera Bera Eskubaloiak. ABF Ligako zortzi talde onenak hasi dira lehiatzen, eta donostiarrek Barakaldoko Zuazo taldea garaitu dute (18-29). Finalerdietarako txartela lortu du, eta bihar Mecalia Atletico Guardes taldearen aurkako partida jokatuko du (16:00).
Zuazok ezin izan du Bera Berako jokalarien erritmoa jarraitu, soilik lehen zortzi minutuetan (3-3). Defentsa onaren bidez eta abiaduraren bidez donostiarrek aurre hartu diete barakaldarrei, eta atsedenean jada zortzi goleko aldea lortu dute (10-18).
Bera Berako jokalariak lasaitu egin dira, eta Zuazok erdira jaitsi du bi taldeen arteko aldea (13-18). Baina Zuazoren ahaleginak ez du Bera Beraren garaipena arriskuan jarri. Maitane Etxeberriak bi tanto lortu ditu jarraian eta hamar gol egin ditu (17-27).