Aitziber San Roman, EAJko zinegotzia. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Legealdi honetan udalbatzak jada bi aldiz eskatu duela, eta oraindik ez dela abiarazi kexu da EAJ.
Gizarte lanak eginez isunak barkatzeko sistema abian jarri nahi du lehenbailehen EAJk: “Legealdi honetan jada hiru aldiz eskatu dugu, eta udalbatzak ere bi aldiz”. Udal gobernuari gai honi behingoz heltzeko eskatu dio Aitziber San Roman zinegotziak.
Udal ordenantzak urratzeagatik jarritako isunak gizartearentzako lanak eginez kitatu ahal izatea lortu nahi dute jeltzaleek: “Hiritar askok eskatu dute mekanismo hau abiatzea. Arazo ekonomikoak dituen gazte batek; espazio publikoan droga kontsumitzeagatik isuna ordaindu behar duen gazte batek, eta ama batek ere bai”.
Astelehenean EAJk gai honen inguruan lan talde bat osatzeko proposamen bat aurkeztuko du Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean. berez, udal ordenantza baten artikulu batek -Gizabideari, bide publikoaren erabilera eta barbitasuna eta hiri paisaiaren babesari buruzko ordenantzaren 51.1 artikulua- isun ekononomikoa ordaindu ordez gizartearentzako lanak egiteko aukera ematen duela azaldu du San Romanek. Neurri hau eraginkorra izan dadin prozedura, ordea, garatu gabe dagoela esan du.