Chk, Chk, Chk eta Wild Beasts ere Kutxa Kultur Festibalean izango dira
Iraileko musika jaialdirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.
Joan den astean iragarri zituzten irailaren 5ean eta 6an Kutxa Kultur Festibalean izango diren musika talde batzuk: The Wombats, TOY, Reptile Youth, Lori Meyers, El Columpio Asesino eta Kokoshca. Eta gaur beste bi izen eman dituzte: !!! (Chk, Chk, Chk) eta Wild Beasts. !!! taldea Donostiako Jazzaldian izan zen iaz, Zurriolako hondartzan.
Igeldoko jolas parkea hartu du hirugarren aldiz Kutxa Kultur Festibalak. Oraingoz, irailaren 5ean (ostirala) The Wombats, Wild Beasts, Lory Meyers eta Toy izango dira zuzenean. Irailaren 6an (larunbata) !!! (Chk, Chk, Chk), Reptile Youth, El Columpio Asesino eta Kokoshkak joko dute.
Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai Kutxabank sarearen bidez eta Ticketmaster-en. Egun baterako sarrerak 20 eurotan (banaketa gastuak gehitu behar zaizkio) eskuratu ahal izango dira, eta bi egunerako abonamenduak 32 eurotan (banaketa gastuak gehitu behar zaizkio).