Guardetxea inguruan ehun bat zuhaitz moztu dituztela salatu du Eguzkik
Azken asteetan Urgull mendian hainbat zuhaitz moztu dituztela salatu du Eguzkik; horietako batzuk metro bateko diametroa zutenak. Talde ekologistaren arabera ez dira berriak zuhaitz mozketak inguru honetan, “2009. urtetik hona jokaera bera baitu Donostiako Udalak”. Oraingoan, ordea, azken mozketen beharraz argibideak eskatuko dituzte.
Eguzkik adierazi duenez, gobernu aldaketak ez du aldaketarik eragin Urgull mendiaren zaintzan; “mozketa neurri berdinekin jarraitzen dute, intereses turistikoak gailentzen direlarik”.