
Martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean, Dbusek hiriko zenbait auzotako bizilagunak galdekatuko ditu Dbusek Donostia barruan zein kanpoan mugitzeko dituzten ohituren gainean. Gaur egungo eskaintza hobetzea da helburua.
Hasteko, Altza, Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Loiola eta Aieteko auzoetan egingo dute galdeketa, eta bilakaeraren arabera, baliteke azterketa hiriko beste gune batzuetara zabaltzea ere.
Azterketan parte hartzeko hiru modu eskainiko dituzte:
1.Auzo bakoitzean kalean ibiliko diren galdetzaileei erantzunez.
2.Auzoetako hainbat bizilagunekin taldeak osatuz.
3.Auzo bakoitzeko kultur etxeetan eta Konpainiaren webgunean bizilagunentzat eskuragarri egongo diren inkestak betez.
Era berean, posta elektroniko bat ere jarri dute abian proiektuan parte hartzeko interesa edukiz gero adierazteko, eta azterketaren gaineko zalantzak, iradokizunak edo galderak planteatzeko:
estudios@dbus.es
Dbusen webgunean ere eskura daiteke informazio gehiago.
Kontsultan parte hartzen dutenen artean bidaia txartelak eta kontzertuetarako sarrerak zozkatuko dituzte.