Delituen ugaritzea ekiditeko neurri zehatzak hartzeko eskatu du EAJk
2012 2013
-Amara: 1229 -1290
-Erdialdea: 2466 -2643
-Gros: 1461 -1603
-Parte Zaharra: 1862 -1992
Jeltzaleek ez dute izurik sortu nahi jendartean, baina egoera honi aurre egiteko neurri zehatzak hartzeko eskatuko dute. Lehenik eta behin, Nekane Burutaranen agerraldia eskatuko dute; delituen igoeraren inguruko arrazoiak jakin nahi dituzte, eta delitu motak zehazteko ere eskatuko dute.
Delituen txostena
Udaltzaingoak eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak egindako azterketaren arabera, 2013an pertsonen aurkako erasoak eta atxiloketak %8 gutxitu dira. Indarkeriazko lapurretek ere behera egin dute (%17,7), baina lapurreta txikiak ugaritu egin dira (%4,37).
Txostenaren arabera, iaz Udaltzaingoak prebentziozko 21.564 esku-hartze egin zituen. 41.924 aldiz parte hartu zuten gatazkaren batean, herritarren deiari erantzunez. Esku hartze horietatik 7.055 atestatu egin zituzten eta agintari judizialei bidali. Ertzaintzak, berriz, prebentziozko 109.382 esku-hartze egin zituen iaz.
Hirian egindako delitu gehienak (%78,11) ondarearen aurkakoak dira, hau da, lapurretak eta ebaste edo lapurreta txikiak.
Gros, Parte Zaharra, Erdialdea eta Amaran igo dira gehien delituak, eta jeltzaleek Nekane Burutaran, Segurtasun zinegotziaren agerraldia eskatu dute egoeraren berri emateko.
Aurten lehen aldiz Udaltzaingoak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak txosten bat egin dute Donostiaren segurtasun alorreko “argazki” bat erakusteko. 2013ko datuak bildu dituzte, eta bi administrazioen arteko elkarlana eta koordinazioa hobetzea dute helburu.
Martin Ibabe zinegotzi jeltzalea bat dator helburuarekin, poliziaren baliabideak egoki erabili eta kudeatu behar direla uste du. Baina kezkatuta agertu da txosten horretan bildu dituzten hainbat daturekin. Delituen kopuruak gora egin du, adibidez, Gros, Amara, Parte Zaharra eta Erdialdean. Eta goranzko joera horri eusten zaio gainera.
Ibabek emandako datuen arabera, honakoak dira delitu kopuruak: