Erabakitzeko eskubidearen inguruko mahai-inguru bat egingo dute gaur Grosen
Donostiako Gure Esku Dago herri batzordeak, ‘Eskutik eskura’ egitasmoaren barruan alderdi politiko desberdinen arteko mahai-inguru bat egingo dute gaur, asteartea. Erabakitzeko eskubidearen inguruan bilduko dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJren bozaramaile Markel Olano, Sortuko koordinatzaile Joseba Alvarez, Aralar-eko partaide Ainhoa Beola, Alternatiba-ko partaidea Ayem Oskoz, Ezker Anitza-ko presidente Sabin Zubiri eta Eusko Alkartasunako partaide bat. Gaur arratsaldean elkartuko dira 19:00etan, Zurriola pasealekuko 6. zenbakian.