Gizarte Segurantzako eraikina, Loiolako Erriberan. (Argazkia: PSE-EE)
Denis Itxaso zinegotzi sozialistak adierazi duenez Gizarte Segurantzako eraikin berriko argi gehienak piztuta egoten dira gauetan, garai horretan jardunik ez badago ere. Beraz, energia xahutze hori “gehiegizkoa eta justifikaezina” da Itxasoren ustez.
Egoera honek arrazoiren bat izango duela uste dute sozialistek, baina xahutze hori mugatu beharko litzatekeela nabarmendu dute. Denis Itxasoren esanetan, gainera, “eraginkortasun energetikorako ahalegina egiten ari da Donostiako Udala azken urteetan, eta herritarrei ere bide horretan jokatzeko eskatzen zaie, beraz, ez dugu ulertzen nola eduki daitezkeen eraikin oso bateko argiak piztuta”.