Iñigo Munduate, Ramonesen 40. urtemugan kantuan
Plan B taldeko musikari donostiarrak proiektu berri bat aurkeztuko du bakarlari gisa. Aurten Ramones taldearen 40. urtemuga da, eta Iñigo Munduate Mundu-k taldearen abestiak joko ditu akustikoan. Hainbat kontzertu emango ditu bere proiektu berria aurkezteko. Donostian ostiralean (martxoaren 21ean) izango da. Sagueseko El Muro tabernan joko du 23:00etan. Sarrera doan da.