Pobrezia energetikoa salatzeko kontzentrazioa egingo dute bihar
Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformak elkarretaratzera deitu du asteazken honetan, Martxoaren 19an. Pobrezia Energetikoa familien %10 baino gehiago jasaten ari dira; ezin dute argiaren faktura ordaindu. Plataformaren ustez hiru faktore dira nagusi egoera honetan: soldata baxuak, energiaren prezioaren gorakada, eta kalitate baxuko etxebizitzen gehiegizko kontsumo energetikoa. Egoera hau salatzeko kalera ateratzera deitu ditu herritarrak, mantak eta kandelak ekarrita. Erakundeei egoera hau konpontzeko pausoak eman ditzaten eskatu nahi dute. Donostian Bulebarrean egingo dute kontzentrazioa, 19:30ean.