Atal berezi bat eskaini diote Urumeak inguruetan sortutako kaltetuei, eta hainbat jarduera paralelo antolatu dituzte maiatza bitartean.

‘Ura, ibaiak eta herriak’ erakusketa aurkeztu dute eguerdian; irudian, ezker eskuin: Susana Soto, Nerea Txapartegi, Pedro Arrojo, Juan Karlos Izagirre eta Tove Heiskel. (Argazkia: E. Zabala)
Urez inguratuta bizi da gizakia, eta bere gorputzaren %75 ere urak osatzen du. Gizakia bizirik mantentzeko ezinbesteko likidoa du ura, baina buruhausteak eta sarraskiak ere sortzen ditu. Hori guztia kontuan izanik,
Ura, ibaia eta herriak erakusketa zabaldu dute San Telmo Museoaren Laborategia gunean, gaur eguerdian. Uraren inguruko arazo eta gatazken giza alderdia biltzen du erakusketak. Zehazki, nazioarteko hainbat argazkilarik 20 kasu adierazgarri jaso dituzte iruditan, pertsona horien minak, etsipenak eta esperentzak azaltzeko. Gaurko aurkezpenean zehaztu dutenez, munduko 1.000 milioi pertsonek ez dute edateko ura bermatuta, eta egunean 10.000 lagun inguru hiltzen dira arazo horrengatik. “Urez inguratuta bagaude ere, ura ez dago denen eskura. Datuek informazioa eskaintzen digute, baina lekukotasunak barrura iristen dira”, azpimarratu du Juan Karlos Izagirre alkateak. Gertuko kasuei ere kasu egin die erakusketak; hala, Txomin Enea eta inguruko bizilagunei Urumeak sortutako kalteen berri ikus daiteke, baita Jaizkibelen akuiferoen kudeaketa. “Txomineko bizilagun Domingok dio ‘Ibaiak behin batean kendu geniona berreskuratu nahi du’; eta alkate moduan, auzoarekiko dugun konpromisoa berretsi nahi dut, arazoa konpontzeko”, gehitu du Izagirrek.
Ura, ibaiak eta herriak proiektua 2009an sortu zuten. Erakusketa honen lehenengo egoitza Oslo izan zen urte hartan bertan, eta geroztik Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan izan da ikusgai. Proiektuaren zuzendaria Pedro Arrojo da, Zaragozako Unibertsitateko irakaslea eta Ingurumenaren 2003ko Goldman Saria. Erakusketaren komisarioa, berriz, Tove Heiskel proiektuaren koordinatzaile eta zuzendari artistikoa da. Biak ere San Telmoko aurkezpenean egon dira. Arrojoren arabera, ikusezinak ikustarazi nahi dituzte erakusketarekin; horregatik, aurpegiak eta izen abizenak jarri dizkiete kaltetuei, eta euren ahotatik entzundako gertakariak txertatu dituzte paretetan. “Ikusezinak lehen lerroan jarri nahi genituen. Estatistikak entzutera ohituak gaude, eta ahaztu egiten ditugu, baina ama baten ahotik entzuten badugu kutsatutako ura edateagatik bere alaba hil egin dela, hori ez zaigu ahaztuko”, zehaztu du Arrojok.
SEI ARDATZ NAGUSI
Sei ardatz nagusitan banatu dute erakusketa ibiltaria, eta Donostiako erakusketarako zazpigarren atal bat gehitu dio San Telmo Museoak, tokiko bi kasurekin: Urumea eta Jaizkibel. Honako atalek osatzen dute erakusketa:
Presa handiak eta populazio desplazamendu masiboak, Txina, India eta Mexikoko kasuen irudiekin;
Giza Eskubideak, indarkeria eta ura, Palestina eta Israel, Chixoyko presa, Guatemala; Tigris gaineko urtegia, Turkia;
Hondamendiak eta herrien ahuldadea, Vajont-eko presa, Italia, Katrina urakana, AEB;
Ekosistema akuatikoen degradazioa eta gosea, hainbat adibiderekin: Araleko itsasoaren desagerpena, Uzbekistan, Chad lakuaren katastrofe ekologikoa, Nigeria, Niger, Chad eta Kamerun, Gibe 3ko presa Etiopian eta Mekong ibaia, Tailandia, Laos eta Cambodia;
Pribatizazioa eta ura eta saneamendua izateko giza eskubidea, pribatizazioaren kontrako borroka Cochabamban, Bolivia; Santiago ibaiaren kontaminazioa, Mexiko; urre meategiak Cajamarcan, Peru;
Garaipenak eta aukera onak, Altako urtegiaren aurkako borroka, Norbegia; ASA proiektua, “Milioi bat landa uraska” Brasilen; mazahua emakumeen ura lortzeko borroka Mexikon; eta tokiko bi kasuak, bideo eta argazkien bidez:
Urumea ibaiaren kasua, Haritzalde Naturzaleen Elkartearekin landu dutena, eta
Jaizkibelen akuiferoen kudeaketa, Joserra Enparan eta Angel Alkainen laguntzarekin egin dutena.
Erakusketa gaurtik maiatzaren 31 arte egongo da zabalik, asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da. Gainera, erakusketaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte, museoan bertan zein auzotan. Hona hemen egitaraua:
MARTXOA:
URA UNIBERTSITATEAN.
- Urumea, ibaiaren giza alderdia, Lolo Vasco argazkilariaren erakusketa. Donostiako Eskola Politeknikoa, beheko solairuan.
- Martxoak 20. Uraren eta saneamenduaren giza eskubidea eta pribatizazio presioen aurrean; 19:00etatik 21:00etara, San Telmo Museoko areto nagusian. Haritzalde eta Ekologistak Martxan–ek antolaturik, EHU eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
URAREN NAZIOARTEKO EGUNA.
- Martxoak 21. Mintzodromoa. 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara; San Telmo Museoan. Uraren ikuspegien inguruan euskaraz hitz egiteko aukera. Parte hartzeko: mintzalaguna@bagera.net
- Martxoak 22. Uraren Nazioarteko Eguna.
-Urumea Ibaiaren garbiketa; 10:00etatik 12:00etara. Antolatzaileak: Haritzalde, Ekologistak Martxan, Surfrider, Urgarden, Arraun Lagunak, Arrauning.com, Ur-Kirolak, Donostiako Atletiko, Fortuna Kirol Elkartea, Tenis Elkartea, Nautiko Elkartea, Tamayo paperdenda, Cristina Enea Fundazioa eta Prosalus.
-Haurrentzako tailerrak. 16:30etatik 19:00etara, Zuloaga Plazan. Antolatzaileak: Tamayo Paperdenda, San Telmo Museoa, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Surfrider eta hainbat euskal artista.
-Ibaeta abesbatzaren elkartasun kontzertua, San Bizente elizan, 20:00etan. Prosalus erakundearen laguntzarekin.
-Musika Guardetxean. 22:00etan, bertako taldeen eskutik. Banda Bat Elkarteak antolaturik.
-Argazki Rally-a,
Gure Ibaiak. 10:00etan. Prosalus erakundeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Tamayo paperdendak eta Foto Ikatzek antolaturik.
-Zuhaitz landaketa. Jai giroan bertako zuhaitzak landatuko dituzte, Loiolako Erriberan, Urumea ibaiaren ertzean. Bukatutakoan hamaiketakoa egingo dute eta haurrentzat jokoak egingo dituzte. Parte hartzeko:
naturzale@haritzalde.org.
–
Ura eta Garbiketa zerbitzuen kudeaketa publikoa Euskadin, mahai-ingurua; San Telmo Museoan, 19:00etatik 21:00etara. Haritzalde eta Ekologistak Martxan–ek antolaturik, EHU eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
–
Leitzaran eta Urumea ibaietan emakumeak busti egiten dira. Ereñotzuko auzo etxeko aretoan, 19:00etan. Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko emakumeek osatutako lantaldean jasotako istorio eta kontakizunak kontatuko dituzte taldeko ordezkariek.
- Martxoak 29 eta 30. Urumea gertutik ezagutuz. Bisitaldi gidatuak Urumea ibaian zehar eta ertzetik uraren sekretuen bila. Ibaian ibiltzeko txalupa (motorrez) eta trainerua (arrauning.com) jarriko dituzte aukeran. Aldi berean, ibai ertzetik oinez egingo dute ibilaldia partaideek. Antolatzailea: Haritzalde. Parte hartzeko: naturzale@haritzalde.org
APIRILA:
- Apirilaren 1etik 30era. Urumea, ibaiaren giza alderdia, Lolo Vasco argazkilariaren erakusketa. Okendo jatetxean (Okendo kalea).
- Apirilak 2. Urumea ertzeko industria ondarearen aztarnak; Ereñotzuko auzo etxeko aretoan, 19:30ean. Hizlaria: Alfredo Moraza, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa.
- Apirilak 3. Urtegi handien erabilpena XXI. mendean, eztabaidan mahai-ingurua. San Telmo Museoan, 19:00etatik 21:00etara. Haritzalde eta Ekologistak Martxanek antolaturikoa, EHU eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
- Apirilak 5. Haur festa Martutenen. Musika, dantza, ipuinak, tailerrak, haur jolasak eta astoak, 10:00etatik 13:30era. Antolatzaileak: Haritzalde, Loiolako kultur etxea, Arantzazuko Ama ikastola, Martuteneko auzo elkartea eta Martuteneko Haurtxokoa eta Gaztelekua.
- Apirilak 12 eta 13. Urumea gertutik ezagutuz. Urumea gertutik ezagutuz. Bisitaldi gidatuak Urumea ibaian zehar eta ertzetik uraren sekretuen bila. Ibaian ibiltzeko txalupa (motorrez) eta trainerua (arrauning.com) jarriko dituzte aukeran. Aldi berean, ibai ertzetik oinez egingo dute ibilaldia partaideek. Antolatzailea: Haritzalde. Parte hartzeko: naturzale@haritzalde.org
- Apirilak 26. Haur festa Loiolan; Musika, dantza, ipuinak, tailerrak, haur jolasak eta astoak; 10:00etatik 13:30era. Haritzaldek antolatua, Loiolako kultur etxea eta Sustrai aisialdi taldearekin batera.
MAIATZA:
- Maiatzaren 1etik 31ra. Urumea, ibaiaren giza alderdia, Lolo Vasco argazkilariaren erakusketa, Botanika jatetxean (Foru pasealekuan).
- Maiatzaren 6tik 14ra. Ura eta Hiria 2020 erakusketa, San Telmo Museoan. Mondragon Unibertsitateko Ingenieritzako 3. mailako ikasleek egindako lanen erakusketa.
- Maiatzak 8. Uraren Zuzentarau Markoaren erronka Nagusia: Gure ibaiekin bakea egitea mahai-ingurua. San Telmo Museoan, 19:00etatik 21:00etara. Haritzalde eta Ekologistak Martxanek antolaturik, EHU eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
- Maiatzak 10 eta 11. Urumea gertutik ezagutuz. Urumea gertutik ezagutuz. Bisitaldi gidatuak Urumea ibaian zehar eta ertzetik uraren sekretuen bila. Ibaian ibiltzeko txalupa (motorrez) eta trainerua (arrauning.com) jarriko dituzte aukeran. Aldi berean, ibai ertzetik oinez egingo dute ibilaldia partaideek. Antolatzailea: Haritzalde. Parte hartzeko: naturzale@haritzalde.org
- Maiatzak 14. Hiritarren eztabaida foroa: Urumea ibaiaren kudeaketa, uholde-arriskuaren aurrean. San Telmo Museoan, 19:00etatik 21:00etara. Euskaraz. Haritzalde eta Ekologistak Martxanek antolaturik, EHU eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
- Maiatzak 17.
-Haur festa Loiolako Erriberan: Musika, dantza, ipuinak, tailerrak, haur jolasak eta astoak, 10:00etatik 13:30era. Antolatzailea: Haritzalde, Loiolako Erriberako auzo elkartearen laguntzarekin.
-Musika Parkean. Parkea, musika eta gastronomia uztartzen dituen ekimena, 14:00etatik 18:00etara.
Bernartegi baserria (Loiola: Kartzelaren atzealdea. Hiru hizkuntzetan. Antolatzaileak: Musika Parkean eta Donostia Kultura.
- Maiatzak 24 eta 25. Urumea gertutik ezagutuz. Urumea gertutik ezagutuz. Bisitaldi gidatuak Urumea ibaian zehar eta ertzetik uraren sekretuen bila. Ibaian ibiltzeko txalupa (motorrez) eta trainerua (arrauning.com) jarriko dituzte aukeran. Aldi berean, ibai ertzetik oinez egingo dute ibilaldia partaideek. Antolatzailea: Haritzalde. Parte hartzeko: naturzale@haritzalde.org
- Maiatzak 30. Igeltxoaren etxea ezagutzera, gaueko irteera Igarara Igeldoko igeltxoak eta haiekin bizi diren anfibio eta narrastiak ikustera. Parte hartzeko: naturzale@haritzalde.org
- Maiatzak 31.
-Erakusketaren amaiera dela eta, haur festa Zuloaga plazan, 10:00etatik 14:00etara; Musika, dantza, ipuinak, antzerkia, tailerrak, haur jolasak eta astoak. Antolatzailea: Haritzalde.
-Urumearen jaitsiera herrikoia: Piraguaz, traineruz, txalupaz… 17:00etan. Haritzaldek antolaturik Arrauning.com, Ur-Kirolak, Arraun lagunak, Fortuna Kirol Elkartea, Donostiako Atletiko, Tenis Elkartea eta Nautiko Elkartearen laguntzarekin.
-Ura eta Urumearen aldeko martxa, 17:00etan. Ibilaldi herrikoia Astigarragatik Zuloaga plazaraino Urumearen ertzetik ur garbia izateko eskubidea eta ibai bizia aldarrikatzeko.
HidroLogikak. Uraren logika pentsatzea du abiapuntu HidroLogikak egitasmoak. Solasaldi labainkor bezain emankorra izan nahi du. Urumea ibaiaren inguruan gertatzen den jarioa da, bere korronteak daramana, bere inguruari eta bertako jendeari begira dagoelarik bidean topaturiko zirrikitu guztietatik barreiatzen dena. Aurtengo programa urria eta azaroaren bitartean izango da. Bustitzeko garaia da.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago:
aguariosypueblos.org