Antiguako eta Bartzelonako pilota eskolek bat egingo dute
Pilotarien arteko topaketa antolatu dute larunbaterako, eta hainbat mailetako partidak jokatuko dituzte Atano III.ean.
Antiguako Pilotazaleok Pilota Eskolak eta Bartzelonako Nafarren Etxea Pilota Eskolak topaketa berezia antolatu dute astebururako. Bi eskoletako pilotariak Anoetako Atano III.ean elkartuko dira, larunbatean, 16:00etan, eta eskuz binakako hainbat partida jokatuko dituzte. Berez, Antiguan bertan jokatzekoak ziren, baina klimatologia iragarpen kaskarren ondorioz, frontoiz aldatzea erabaki dute. Xabi Ortiz de Urbina Antiguako pilotaria Bartzelonan ikasten ari da egun, eta bere bitartez antolatu dute jaia; baita Jose Mari Kalonje eskolako entrenatzaileari esker. Bartzelonan pilotan aritu zen Kalonje, bi urtez, eta Espainiako txapelduna izatera iritsi zen.
Alebin, haur, kadete, jubenil eta senior mailetako lehiak jokatuko dituzte, eta jai giro aparta lortzea espero dute guztien artean. Honako partidak jokatuko dituzte:
ALEBINAK.
- Imanol Gil eta Aitor Veintemillas / Lucas Perez eta Daniel Holgado.
- Beñat Almandoz eta Peru Teixeira / Oriol Gil eta Paco Perez.
- Iosu Balerdi eta Beñat Mendiaraz / Daniel Zamora eta Albert Salvador.
- Imanol Alberdi eta Jon Alberdi / Martin Villanueva eta Mario Larrubia.
- Iñigo Bikuña eta Mikel Aranguren / Ruben Camara eta Jon Gari.
- Xabi Ortiz de Urbina eta Endika Manzisidor / Ruben Arribas eta Ivan Cabrero.



