Mungiako emakume baten hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bulebarrean
Mungian (Bizkaia) 35 urteko emakume bat hil dute. Hilketa salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaur, asteazkena, hainbat herritan. Donostiako kontzentrazioa 19:00etan izango da, Bulebarrean. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako plataformak egin du deialdia.
Andina Pereira de Brito astelehenean aurkitu zuten hilik etxe batean. Lurrean aurkitu zuen ama atzo hamar urteko alabak, eta larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu baziren ere, ez zuten ezer egiterik izan haren alde. Itota hil zuten. Andina Pereira zenaren bikotea epailearen esku dago jadanik, Gernikako auzitegian. Indarkeria matxistaren ondorioz hildako urteko lehenbizikoa litzateke, baina beste kasu askoren segida tamalgarria. Iaz, esaterako, lau andrazko hil zituzten Euskal Herrian bikotekide edo bikotekide ohiek.


