Saltokietako errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak emango dituzte
Donostiako Udalak hiriko hizkuntza paisaian euskararen lekua indartu nahi du. Horretarako hainbat neurri hartuko dituzte. Errotuloak euskaraz jartzen dituzten saltokiek adibidez, %30eko diru laguntza jasoko dute, beti ere kostua 450 eurotik gorakoa ez bada. Errotulua euskara eta gaztelerazkoa bada, diru laguntza %15ekoa izango da, kostua 240 eurotik beherakoa denean.
Ez dago diru laguntza hauek eskatzeko data zehatzik. Informazioa merkatari.net eta euskaraz.net webguneetan eskura daiteke.
Azken hamar urteetan 111 saltoki lagundu dituzte diruz. Nerea Txapartegi, Euskara arduradunarentzat lehentasunezkoa da hiriko merkataritza, eta ostalaritzan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea: “Donostia euskararen hiria da eta hizkuntza paisaian eragitea funtsezkoa da euskararen presentzia kalean nabarmenagoa izan dadin. Zentzu horretan, denda, taberna eta bestelako negozioen jabeak errotuluak euskaraz jartzera animatu nahi ditugu, denon esku baitago hizkuntza paisaian eragitea”.


