Urumea Garbi jarduera apirilaren 5ean egingo dute, biharko aurreikusitakoa atzeratu eta gero
Urtero ospatzen dute Uraren Nazioarteko Eguna Haritzalde elkarteko kideek, eta aurten Urumea ibaia garbituz ospatzea pentsatuta zuten, larunbatean, Uraren Nazioarteko Egunean bertan. Asmo hori, baina, apirilaren 5erako utzi beharko dute. Izan ere, biharko iragarritako eguraldi kaskarra dela eta, bi astez atzeratuko dute Urumea Garbi jarduera.