Igandean egingo dute Berdebidea, hiriko lasterketa iraunkorra
Kirolprobak.com webgunearen bitartez egin daiteke. Bederatzi euroren truke txip berrerabilgarria dutenek eta 11 euroren truke gainerakoek.
Hirugarren urtez antolatuko dute aurten Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Atletikok Berdebidea lasterketa. Igandean, martxoak 30, izango da proba, 6’7 kilometroko ibilbidea izango du eta goizeko 10:00etan hasiko da Kontxako pasealekutik.
Kirol jardueretan ere ingurumena zaindu daitekeela erakusteko adibide ona da Berdebidea lasterketa Txema Hernandez Cristina Eneako zuzendariaren esanetan. “Gutxi dira, ingurumen irizpideen arabera antolatzen diren kirol jarduerak, ez daude iraunkortasun ikuspegitik kudeatuta, baina posible da”, esan du Hernandezek.
Berdebidea lasterketa alternatibo, desberdin, iraunkor eta solidario gisa sortu zela, eta “ingurumenarekiko sentsibilitatea duten pertsonen topaleku” bihurtu dela esan dute antolatzaileek. Gainera, energia eta ur-xahuketa, hondakinen sorrera eta kutsadura akustikoa eta atmosferikoa gutxitzeko estrategia bati jarraituz antolatzen dute lasterketaren fase bakoitza, eta izen emate bakoitzeko euro bat ingurumen egitasmo batera bideratzen dute. Oraingoan Igeldoko Mendizorrotz eremuan landaketa bat egiteko erabiliko dute.
Lasterketa honetan ez dute megafoniarik erabiliko ibilbidean zehar, hasieran eta amaieran bakarrik. Dortsalak eta edalontziak berrerabilgarriak izango dira, eta ibilbidean zehar edukiontziak jarriko dituzte hondakinak botatzeko. Amaieran garaiko fruta ekologikoa banatuko zaie parte hartzaileei, eta opari gisa kotoizko galtzerdiak emango dituzte. Gainera, Dbusekin lortutako hitzarmen bati esker, Berdebideako parte hartzaileek garraio publikoa doan erabiltzeko aukera izango dute.
Bestalde, Saharatik Euskadira Kirolean taldea ere Kontxako pasealekuan izango da igandean. Kirol materiala jasoko dute Saharara bidaltzeko.
Hamabost urtetik gorako edonork parte har dezake lasterketan, eta izen ematea