Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zuzendaria, Jon Benito eta Beñat Sarasola. (Argazkia: Gipuzkoako Aldundia)
Koldo Mitxelena Kulturuneak Berrirakurtzen egitasmoa aurkeztu du.
Ostegunean hasita, zortzi autorek beste hainbeste liburu irakurri edo landuko dituzte KMra bertaratzen direnekin
Proposamen berria aurkeztu du gaur Koldo Mitxelena Kulturuneak, liburutegiaren helburuekin bat egiten duena, baina ikuspegi zabalagotik, Arteleku eta sormena ere kontuan hartzen dituena: Berrirakurtzen. Beñat Sarasola donostiarrak eta Jon Benito zarauztarrak osatzen duten Memory Dump kolektiboak antolatu du zikloa, eta hilero saio bana proposatu dute. Irakurketa erdigune duen zikloa da
Berrirakurtzen.
Bere balio artistikoagatik estimatzen duten pertsona bat gonbidatuko dute eta hark aukeratu liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkeztuko du: zer iradoki edota sorrarazi dion. Bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik, egingo du irakurketa, formatu librean Koldo Mitxelenan.
Egitasmoaren aurkezpenean, Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zuzendariak azpimarratu du proiektua bat datorrela orain berreskuratu nahi den Artelekuren jatorrizko filosofiarekin: “Arteleku desagertze eta berregokitze prozesua bete-betean dagoela, Artelekuren jatorrizko asmoekin oso lerrotuta dagoen tailerra aurkeztu ziguten gazte hauek: artearen sorkuntzaren inguruko hausnarketa, pedagogia, eta eztabaida. Eta literaturaren ataritik abiatuko da ibilbide berri hau. Antolatzaileen helburua da literatur alorrean, Gipuzkoan ez dagoen ikerketa eta garapenerako laborategia sortzea, Artelekuren filosofian oinarrituta. Sormenari eta azterketari eman nahi diote lehentasuna, erreferentzia gunea sortuz gure lurraldean”.
Ostegun honetan hasi eta urtean zehar sakabanatuta, zortzi saio antolatu dira Koldo Mitxelenako aretoetan. Lehen gonbidatua Alberto Moyano kazetaria izango da; eta Maialen Lujanbio bigarrena, apirilaren 8an.
[box]
Egitarau osoa:
Martxoaren 27an, 19:30ean: Alberto Moyano.
La promesa, Friedrich Dürrenmatt.
Apirilaren 8an, 19:30ean: Maialen Lujanbio.
Aqui nos vemos, John Berger.
Maiatzaren 29an, 19:30: Mari Luz Esteban.
La mujer y la madre, Elisabeth Badinter
Ekainaren 19an, 19:30ean: Koldo Almandoz,
Conquista de lo inutil, Werner Herzog.
Irailaren 25ean, 19:30ean: Maite Arroitajauregi.
Historia de Gloria: (amor, humor y desamor), Gloria Fuertes
Urriaren 30ean, 19:30ean: Itziar Okariz.
Una habitacion propia, Virginia Woolf.
Azaroaren 27an, 19:30: Ander Izagirre.
Si me permiten hablar, Moema Viezzer.
Abenduak 11n, 19:30ean: Anjel Lertxundi.
Harri eta herri, Gabriel Aresti
[/box]