Hiriko sortzaileen agertoki bihurtu dute 2016 Gunea
http://youtu.be/rI3M8LmEFzg
Easo kaletik igarotzea nahikoa da Suhiltzaileen egoitza zaharrean, gaur egun 2016 Gunea izendatu dutenean jaialdiren bat badela ohartzeko. Ez da jaialdi bat zehazki, Katapulta da; hiriko hainbat sortzaile elkartu dituen plataforma.
Katapultaren lehen jarduera honi esker, sortzaile bakoitzak bere artearen erakustaldi txiki bat egiteko aukera izan du. Eta era berean, herritarrek sarri oharkabean pasatzen diren hiriko artista horien berri izateko aukera izan dute. Askotarikoak dira hiriko sortzaileak eta euren erakustaldiak. Hitzaldiak, performanceak, dantza saioak, kantaldiak, antzerkia, poesia, erakusketak, tailerrak, zuzeneko musika emanaldiak, diziplina ezberdinen arteko aldi bereko sorkuntzak… Estilo eta gustu guztiak nahastu dituzte espazio berean. Eta ikusleak ere gisa berekoak, adin, estilo, gustu eta aldarte guztietakoak igaro baitira Easo kaleko agertokitik.
Sormena kontzeptu zabala da, eta erakutsi, islatu nahi dutena ere oparoa denez, asteburu osora zabaldu dute egitaraua.
Larunbat arratsaldea
- 17.00. Katapulta Proiekzioak. Chuneta (arte plastikoak), Aitor Ruiz de Eguino (eskultorea) Sofie Dubs (performance, dantza) El Conccertino eta Ainhoa Agirre (antzerkia).
- 17.40. Anakrusa (Antzerkia – Dantza). Hitzaldia: Creando Anakrusa.
- 18.20. Kristonkino (Zinema). Aurkezpena: Indomito Mogambo.
- 18.40. Musikagela (Stringedwood folk kolektiboa). Luke Armstrong, Tristan Crowley eta Jan Fol.
- 19.00. Kontzertua: Stringedwood (Tristan Crowley , Charles George Atkey , Indigo) + Cadaver Exquisito artista plastikoak (Abel Barcenilla Yanguas, Maritxu Intxausti Leizaola eta Nerea Urdangarin Zumeta).
- 20.00. Benedeta Orsoli eta Alejandra Torrado (Moda diseinua). Aurkezpena: Creative Outfits.
- 20.40. Amaia Nabaskues, Maite Zabaleta Nerecan (Norabidea kolektiboa). Aurkezpena: Ivy Sullivan.
- 21.00. Zo Zongo! perkusio taldea (Musika, Performance). Ikuskizuna: Psycho Clown.
- 11.00. Espacio Reflex (Sormenaren gunea). Hitzaldia eta proiekzioa: Algunos. Ekoizlea: La cornisa que cae. Alejandro Garmendia, Asier Laspiur, Roman, Diego Vasallo, Carlos Inda, Alfredo Bikondoa.
- 13.00. Edorta Subijana (Arkitektoa). Hitzaldia: Playing B Sites Hiriaren B-aldeekin jolasean.
- 17.00h Koldo Almandoz (Ikusentzunezko sortzailea). Aurkezpena: Zineborroak/Bocetos de cine.
- 17.40. Alberto Canet Muga (Tenorea). Emanaldi lirikoa, Arkaitz Mendoza pianistaren laguntzarekin.
- 18.20. Kontzertua: Stringedwood Musika Elkartea (Folk kolektiboa) + Cadaver Exquisito, honako artista plastikoen eskutik: Tristan Crowley , Charles George Atkey , Indigo + Abel Barcenilla Yanguas, Maritxu Intxausti Leizaola eta Nerea Urdangarin Zumeta.
- 19.20. Jaime de Los Rios (Bideoartea, Proiekzioak). Aurkezpena: Un-Walls #1. Hitzaldia: Systemic Art-ARte y Ciencia en la Creacion.
- 20.00. Kolectivo Mostrenko (Antzerkia). Aurkezpena: Antonio Remachado.
Erlazionatutako edukiaSortzaileen erakusleiho bihurtuko da 2016 Gunea asteburuan