Galdutako gaztearen irudia.
Pasa den igandean Astigarragan galdu zen 34 urteko gazte donostiarraren bila Urumea ibaia arakatu dute Ertzaintzako erreskate taldeko kideek azken egunotan. Arrastorik ez dutenez topatu bertan behera utzi dituzte ibaiko bilaketa lanak. Dena dela, ikerketak aurrera egingo du, eta Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, beste bide batzuk ikertuko dituzte.