Puntu banaketa izan da Iruñeako derbian. (Argazkia: Realsociedad.com)
Puntu gosez jokatu dute Osasunak eta Realak gaurko jardunaldia. Izan ere hiru puntuak baliagarriak lituzkete gorritxoek mailari eusteko eta txuri-urdinek Europako postuak sendotzeko, baina puntu banarekin konformatu behar izan dute.
Chori Castrok sartu du lehen gola zazpigarren minutuan. Donostiarrek hobeki jokatu dute lehen zatian eta atsedenaldira abantaila horrekin joan dira. Baina bigarren zatia bestelako izan da, eroa. Gol festa beharrean, txartel festa nagusitu da.
Oriol Rierak sartu du banakoa 59. minutuan, eta handik aurrera gorritxoak gol aukera ugari sortu dituzte, baina ez dituzte aprobetxatu. Bi taldeak azken minutura arte saiatu dira garaipenaren gola sartzen baina ez dute lortu. Azkenean, berdinketa, 1-1.