Atano III.ean jokatuko dute eskuz binakako finalerdietako partidetako bat
Olaizola II-Aretxabaleta eta Xala-Zubieta arituko dira aurrez aurre, igandean, 17:00etan hasiko den jaialdian.
Eskuz Binakako Txapelketa finalerdietara iritsi da. Zehazki, ligaxkaren bigarren jardunaldia abian da, eta asteburuan jokatuko dituzten neurketen eszenatokiak zehaztu dituzte arduradunek. Hala, Donostiako Atano III.a, Olaizola II-Aretxabaleta eta Xala-Zubieta partiden lekuko izango da, igandean, 17:00etan. Sarrerak erreserbatzeko, 661 259 009 telefonora dei daiteke, eta bestela, ETB-1en ikusteko aukera egongo da. Pilota aukeraketa irekia izango da, eta ostegunean egingo dute, 11:30ean.
Martinez Irujo-Barriola eta Urrutikoetxea-Beroizen bikoteen arteko lehia, berriz, larunbatean izango da, Iruñeako Labrit pilotalekuan. Pilota aukeraketa asteazkenean egingo dute, 11:30ean. Hala ere, Irujo jokatzeko moduan egongo den oraindik argitzeko dago.
ATANO III., Pilota jaialdia; igandean, 17:00etan:
- Titin III – Cecilio / Retegi BI – Merino II
- Olaizola II – Aretxabaleta / Xala – Zubieta
- Mendizabal III – Tolosa / Victor – Untoria