Egiako baratze bat. (Argazkia: Mikel Goñi)
Maiatzaren 15ean irekiko dute Lau-haizetako baratze publikoen parkea; lehen fasean 77 baratze egingo dituzte.
Atzo bukatu zen baratze publiko bat eskatzeko epea, eta Axier Jaka Ingurumen zinegotzia pozik agertu da emaitzarekin. “Hiru astetan mila herritarretik gora izan dira baratze publikoen proiektuan parte hartzea eskatu dutenak. Eskaera bazela erakusten du horrek, hiritik atera gabe lur eremu bat lantzeko aukera izatearen premia, alegia”, esan du Jakak. Guztira 1.079 donostiarrek egin dute eskaera.
Eskaera guztiak aztertu ondoren, apirilaren 16an argitaratuko dute onartuen behin-behineko zerrenda. Erreklamazioen ondoren, maiatzaren 1ean behin-betiko zerrenda argitaratuko dute, eta zozketa berriz, ekainean.