Bidegabekerien aurrean, 'Begirada kontzienteak'
Munduko hainbat injustizia agerian uzten dituen argazki erakusketa antolatu du Calcuta Ondoan Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Okendo kultur etxean.
Begirada kontzienteak argazki erakusketa bat da, baina erakusketatik haratago iritsi nahi duena. Munduan gaur egun dagoen garapen-ereduari buruzko begirada kritikoa egiten du Calcula ondoan Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako erakusketak. Fernando Moleres bilbotarrarenak dira bertako argazki gehienak, munduan barrena gertatzen diren errealitateak aurkezten dituztenak, baina Nora Arroitaren ukitua ere badu erakusketak, herrialde garatuek gertaera horien aurrean duten jarrera erakusten duena. Azken batean, “globalizazioaren ondorio kaltegarriak” erakutsi nahi dituzte, eta guztien eskura dauden bestelako bizi-aukeren berri eman.
Gogoeta bera sustatzeko, Calcuta Ondoanek Donostiako Zero Pobrezia Plataformarekin eta Euskal Argazkilaritza Erakundearekin batera, izenburu bereko lehiaketa bat antolatu zuen iaz. Argazkien bidez herrialde aberastuetako kideen erantzukizuna agertzea zen. Beti ere, Fernando Moleresen eta Sergi Camararen argazkietako errealitateekin lotuz. Nora Arroita argazkizale donostiarra izan zen irabaztea, eta horregatik ikus daitezke bere lanak erakusketan.
Honako gaiak landu dituzte argazkien bidez, herrialde aberatsen eta behartsuen arteko aldea agertzeko:
- Zabor elektronikoa. Herrialde aberatsetako txatar elektrikoa.
- Gosea eta elikadura-burujabetza.
- Globalizazioa eta deslokalizazioa
- Genero diskriminazioa: Emakumeen aurkako indarkeria
- Haurren esplotazioa. Haurtzaro lapurtuak
- Migrazio-fluxuak