Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakina, Gipuzkoa plazan. (Argazkia: Mikel Goñi)Mikel Goñi
Euskal ikurren aldeko ekitaldia egingo dute egun horretan Foru Aldundiaren aurrean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak apirilaren 27a arteko epea du Espainiako bandera ezartzeko Espainiako Auzitegi Gorenak kaleratutako epaia betetzeko.
Honen aurrean, Larraitz Ugarte diputatuak honakoa adierazi du: “Euskal herritarrok maite ez dugun ikur bat inposatu nahi izateak erakusten du Espainiako gobernuaren jokabidea. Gehiengoz lortu ezin duena, bide judizialetik inposatu nahi digu. Herritarren atxikimendua lortu ezinik, Espainiako epaileei eskatzen die halabeharrez agindu diezaguten bandera espainiarra jartzeko”.
Aldundia epai horrekin ados ez dagoenez, EAJrekin batera erantzun bateratu bat ematen saiatu da, baina plaka bat jartzea besterik ez dute adostu. “Jeltzaleen laguntzarik gabe bada ere, aurrera jarraituko dugu ikurrinaren defentsan. Ikurrina euskal herritarron ikurra denez, foru gobernu honek ikurrina jarriko du Gipuzkoa plazan apirilaren 26an, gipuzkoar guztiek, gainerako euskal herritarrek, eta kanpotik etorritako bisitariek ikus dezaten inposizio guztien gainetik ikurrina dela herri honen ikurra”, adierazi du Ugartek.