Hilabete bukaeran jarriko dituzte edukiontzi marroiak Egia, Morlans eta Erdialdean
Amara eta Groseko egokitzapen faseak bukatuta, edukiontzi marroia hiri osora hedatuko da pixkanaka. Nora Galparsoro Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, “egokitzapen fasea ondo bukatu da Amara eta Gros auzoetan; sistemak behar bezala funtzionatzen duela baieztatu dugu, beraz, hiri osoan zabaltzen hasiko gara”.
Morlans, Egia eta Erdialdea auzoak dira hurrengoak. Apirileko azken astean jarriko dituzte edukiontziak. Beraz, sistema berrian parte hartzeko izena ematen duten bizilagunek txartelak, ontziak eta poltsa bereziak jasoko dituzte. Izena jokogarbia.donostia.org helbidean eman behar da.
Informazio puntuak
Edukiontzi marroiak ezarri ahala, konpostari buruzko informazio puntuak ere jarriko dituzte auzo guztietan, bilketa sistemaren nondik norakoak ezagutzeko. Guztira, 80 informazio gune jarriko dituzte. Hona hemen apirileko egutegia:
Gaur, apirilak 1, Egia. Zuhaizti plazan (kiroldegiaren ondoan)
Bihar, apirilak 2, Egia. Ametzagaina eta Rio Deba arteko bidegurutzean dagoen plazatxoan.
Apirilak 3, Egia. Teresa de Calcuta plaza.
Apirilak 4, Egia. Hirutxulo plaza.
Apirilak 5, Egia. Plaza berria.
Apirilak 7, Morlans. Morlans pasealekua 77 (Morlanseko plazatxoa).
Apirilak 8, Morlans. Morlans pasealeku eta Errondo pasealeku arteko bidegurutzean.
Apirilak 9, Erdialdea. Koldo Mitxelena Kulturunearen aurrean.
Apirilak 10, Egia. Kristina Enea parkea.
Apirilak 11, Erdialdea. Loiola kalea, San Martin azoka parean.
Apirilak 12, Erdialdea. Loiola kalea, San Martin azoka parean.
Apirilak 14, Erdialdea. Artzai Ona.
Apirilak 15, Erdialdea. Gipuzkoa plaza eta Peñalorida artean.
Apirilak 16, Erdialdea. Gipuzkoa plaza, Foru Aldundiaren parean.
Apirilak 22, Erdialdea. Gipuzkoa plaza eta Peñalorida.
Apirilak 23, Erdialdea. Kontxa pasealekua.
Apirilak 24, Erdialdea. Alderdi Eder.
Apirilak 26, Erdialdea. Okendo plaza.
Cristina Enea Fundazioaren hitzaldiak
Era berean, edukiontzi marroiaren erabileraren inguruko sentsibilizazio kanpainaren baitan, Cristina Enea Fundazioak ere hainbat hitzaldi eskainiko ditu sistema berria azaltzeko eta sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira.
Gaur, apirilak 1, Okendo Kultur etxean.
Apirilak 9, Ernest Lluch Kultur etxean.
Apirilak 8, Morlansen.
Apirilak 10, Natur Baliabideen Etxean (Egia)
Apirilak 30, Koldo Mitxelena Kulturunean.