Hipodromoa motokrosaren eszenatoki bihurtuko da igandean
Espainiako Koparen lehen proba puntuagarria jokatuko dute, eta ibilgailu zaharren erakusketa jarriko dute, besteak beste.
Donostiako Motokros Klasikoak izenpean, motorraren jai handia antolatu du Fly Groupek iganderako: MX lasterketak, freestyle erakustaldiak Pedro Morenoren eta Javi Poloren eskutik, eta ibilgailu erakusketa, besteak beste. Hala, Donostiako Hipodromoa Espainiako MotoKros Koparen lehen proba puntuagarriaren lekuko izango da, jai horren barnean. Sarrerek zortzi euro balioko dute, eta leihatilan bertan egongo dira salgai. 12 urtetik beherako haurrek doako sarrera izango dute.
Antolatzaileen esanetan, 1970. hamarkadan, motokrosak Gipuzkoan milaka jarraitzaile zituen. Inguruan jokatzen zituzten lehia guztietan jarraitzaile mordoa egoten omen ziren: Xoxoka, Legazpi, Pasaia, Donostiako hainbat txoko… Kontxan ere jokatzen zituzten lasterketak, eta pasealeku osoa ikuslez betetzea lortzen zuten. Berrogei urte beranduago, Gipuzkoak berriz ere lasterketa horiek zer ziren jakiteko aukera izango du.
APIRILAK 6, IGANDEA (Hipodromoa)
- 10:30. Entrenamenduak
- 11:30 Freestile. Pedro Moreno eta Javi Poloren eskutik.
- 11:45. Lasterketak