Wiesbadengo gazte elkartrukerako izen emate epea zabaldu dute
Donostiagaztea.org helbidean, edo Donostiako Udaleko Gazteria bulegoan (Mari kalea 1, Goikoa Jauregia), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Ekainaren 14tik 22ra egingo dute egonaldia Alemanian.
Gazteen elkartruke hauek Erasmus+ Europako programaren barruan daude, eta Donostiako gazteei beste gazte batzuen interesak, ohiturak eta bizimoduak ezagutzeko aukera ematen diete.
Kasu honetan Wiesbaden hiria da topaleku. Donostiarekin senidetutako hiria da eta urteak daramatzate halako egitasmoak elkarbanatuz.
Youth Culture Festival 2014 elkartrukea nazioarteko jaialdi baten inguruan garatutako topagune bat da. Europako zortzi lekutatik joandako gazteek, eurek pentsatu eta garatutako ikuskizunetan, agertokietan, erakustokietan eta lantegietan parte hartuko dute esperientziak eta ideiak elkartrukatzeko eta sormena sustatzeko.
Alemania, Turkia, Polonia, Grezia, Israel, Georgia, Ukraina eta Donostiako gazteak elkartuko dira, eta jarduera guztiak ingelesez landuko dituzte, horixe izango baita elkartrukerako hizkuntza. 14 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek parte har dezakete programa honetan.
Izen ematea
Izen emate epea zabalik dago gaurtik apirilaren 13a arte. Internet bidez,