100 urtez udalean ordezkaritza izan duela ospatuko du EAJk, zinegotzi jeltzaleak omenduz
Larunbatean egingo dute jaialdia Bulebarrean, Izan zirelako gara, garelako izango dira – Donostia 1911-2014 izenburupean. 11:30ean hasiko da ekitaldia, eta EAJko hainbat ordezkarik hartuko dute hitza.
1911an izan zuen Donostiako Udalak EAJko lehen ordezkaria. Ordutik, beti izan dela ordezkari jeltzaleren bat udalean adierazi du Eneko Goiak; “herritarrek eman diguten babesa eskertzeko baliatuko dugu alderdiko zinegotzien omenaldia”.
Gainera, gaurko egunez, duela 35 urte, 1979an Jesus Maria Alkainek hauteskundeak irabazi eta Donostiako alkate izendatu zutela gogoratu du Goiak. Ondoren, 1983an Ramon Labayenek hartu zuen kargua. Larunbatean zinegotzi jeltzale guztiak omenduko dituzte, eta egungo hainbat ordezkarik hitz egingo dute, Andoni Ortuzar, Joseba Egibar eta Eneko Goiak, esaterako.