Hegaztiak izango dira Altzako II. Natur Asteko protagonistak
Argazki erakusketa, hitzaldia, tailerra eta ibilbideak egingo dituzte, apirilaren 5etik 12ra.
Altzako II. Natur Astea antolatu dute aurten ere Altzako Historia Mintegiak, Donostia Kulturak eta Plus 55 zerbitzuak, Ugatza Ornitologia elkartea eta Ulia Interpretazio Zentroaren laguntzarekin. Hegaztiak izango dira aurtengo ardatza, eta gai horren inguruan hainbat ekitaldi egingo dituzte, apirilaren 5etik 12ra: Argazki erakusketa, hitzaldia eta irteerak. Gainera, Aranzadiko ornitologia sailaren eskutik, 6 urtetik gorako umeek helduen laguntzaz habi-kutxak egiten eta jartzen ikasteko aukera izango dute.
PROGRAMAZIOA
- Apirilak 5 (09:30). Marko Sierra Ingeniari agronomoaren eskutik, Mendiolatik ibilbidea. 9:30ean irtengo dira Mirakruzgainetik (Arzak jatetxearen ondoan).
- Apirilaren 7tik 12ra (17:00-20:00): Uliako hegaztiak argazkia erakusketa. Ugatza Ornitologia Elkarteak eta Uliako Interpretazio Zentroak batera ekoiztutako argazki erakusketa, Ulian topa daitezkeen hainbat hegaztiren argazkiak eta identifikazio erraz baterako testu argigarriak. Tomasene kultur etxeko areto nagusian.
- Apirilak 7 (19:30). Erakusketaren irekiera, Josema Verdugo eta Jose Antonio Herreroren bisita gidatuarekin.
- Apirilak 9 (19:30). Destruyendo mitos sobre nuestras gaviotas hitzaldia. Hizlaria: Juan Arizaga doktorea, biologoa eta Aranzadi zientzi elkarteko ornitologia saileko kidea. Tomasene kultur etxeko areto nagusian.
- Apirilak 10 (09:00). Plaiaundi Ekoetxea Interpretaziorako zentrora bisita. Herrerako Plazatik irtengo dira (Irun-Hondarribia autobus geltokian).
- Apirilak 11 (17:30). Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologia sailaren eskutik, habi-kutxak egiten ikasteko aukera izango dute 6 urtetik gorako haurrek. Tomasene kultur etxeko areto nagusian. Apirilaren 12an habi-kutxak zuhaitzetan jarriko dituzte, 11:00etan. Izen ematea Casares Kultur Etxean egin beharko da.