Ibiltariaren Astea sortu zuten intxaurrondotarrek, Marokora egindako bidaiaren dokumentala aurkeztuko dute.
Intxaurrondoko Ipar Haizea Elkartearen eta Donostia Kulturaren lankidetzaren ondorio da Ibiltariaren XX. Astea, 2014ko apirilaren 7tik 11ra Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dena. Aurtengoan ondorengo bidaiariak izango dira gurean: Felix Etxeberria, Txus Ruiz de Erentxun, Mikel Etxeberria, Igor Unanue, Filip Kunc, Amaia Navascues eta Maria Valencia.
Urtemuga berezia ospatuko du Ibiltariaren Asteak. Hogeita bat urte dira Intxaurrondoko bost lagun Marokon zehar bidaia bat egin zutenetik. Bizikleta gainean ezagutu zuten herrialdea, eta Donostiara itzultzerakoan bidaia kontatzea erabaki zuten, eta horrela sortu zen Ibiltariaren Astea. Gaur, hain zuzen, bidaia hura gogoratuko duen dokumentala aurkeztuko dute.
[box]
Apirilaren 7tik 11ra, Intxaurrondo Kultur Etxean, 20:00etan, egingo duten egitaraua:
Apirilaren 7an,
Marruecos ese pais tan lejano en el tiempo y tan cercano en la distancia. Felix Etxeberria.
Apirilaren 8an,
Arroila handia, Grand Canyon. Txus Ruiz de Erentxun (euskaraz).
Apirilaren 9an,
Munduari itzulia motoan 80 egunetan. Mikel Etxeberria (euskaraz).
Apirilaren 10ean,
Kyrgyzstan, Uzbekistan, Tayikistan. Igor Unanue, Filip Kunc, Amaia Navascues.
Apirilaren 11n,
Sobre la marcha. Maria Valencia.
[/box]