Willis Drummond eta Total Heels, Le Bukowskin
Hil honetan Willis Drummond taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean jotzen. Lehen kontzertua Donostian emango dute, Le Bukowskin. Ostiralean (apirilak 4), 20:00etan izango dira bertan, Danimarkako Total Heels taldearekin batera. Sarrerak 10 eurotan eskuratu ahal izango dira.