Sare sozialen bidez ostiralean galdutako mutilaren bila ari dira.
Denbora tarte gutxian beste mutil gazte baten desagertzea salatu dute Donostian. Ostiralean galdu zen, hirian bertan, eta sare sozialen bidez deia egin dute haren lagunek, laguntza eske. Eman dituzten datuen arabera, 1’78 neurtzen du gazteak, eta 70 kilo pisatzen ditu. Norbaitek zerbait jakingo balu, bere senitartekoekin harremanetan jartzeko bi telefono zenbaki zabaldu dituzte: 634 438 471 eta 647 640 745.
Bi asteren buruan galdu den bigarren mutila litzateke. Izan ere, duela bi aste, Txomin Eneako Iñaki Garciaren desagertzea salatu zuten bere ingurukoek, eta oraindik ez da agertu.