Donostiarra Gipuzkoako Batel Txapelketako finalean lehiatuko da bihar
Hirugarren postuan geratu da gaur Donostiako kuadrilla, Orio eta San Juanen atzetik.
Lan ona egin du gaur ere Donostiarrak, eta hirugarren postuan geratu da Gipuzkoako Batel Txapelketako lehen jardunaldian. Lehenengo lau sailkatuen artean geratu denez, biharko finalean lehiatuko da berriro ere Donostiako batela, podiumean sartzeko gogoz. Pasaian jokatu sailkatze estropada, eta bihar ere leku berean izango da, 11:00etan. Honako arraunlariek osatu dute Donostiarraren batela: Julen eta Unai Elizasu anaiak, Iñigo Collazo eta Julen Gorostiaga, Ane Gutierrez patroi zutela. Orio, San Juan, eta Getariarekin lehiatu beharko du bihar Donostiarrak.
GIPUZKOAKO BATEL TXAPELKETA.
Lehen jardunaldiko Sailkapena. Gizonezko Seniorrak:
- ORIO. 08:54,52
- SAN JUAN. 09:09,96
- DONOSTIARRA. 09:11,96
- GETARIA. 09:13,46
- ZARAUTZ. 09:17,96
- KIRIKO. 09:57,84